Albisteak

 

Haurren jolasguneak hobetzeko eta edertzeko prozesuari ekinda, Errenterian jolasgune berria egongo da abuztuan, ospitale ondoko aisialdi eremuan. Haurren atsedenerako eremu honek kautxuzko behea izango du gainazal osoan eta 136 metroko azalera.

Jolasguneak sarbide errazak izango ditu eta ahalik eta jardun gehien lantzeko aukera emango du, umearen oreka, ulermena eta koordinazioa besteak beste. Eremuan izango diren jolasak ondorengoak dira: zabu 2 (euretariko batek kuma itxurako aulkia duena), jolas konbinatua, kaseta 1 eta trena.