Albisteak

 

Kostaldetik barrena xedatuta dagoen Done Jakue ibilbideak Gernika-Lumo zeharkatzen du. Hori dela eta, argi eta garbi egon behar du seinalizatuta, garrantzitsua baita erromesak bidean ez galtzea. Gaurtik bertatik, bada, Gernika-Lumoko Udalak seinaleak jartzen dihardu herria zeharkatzen duen ibilbide Xakobeoa zein den adierazteko. Metalezko maskorrak darabil horretarako, lurrean itsatsita, Errenteria eta Santa Luzia auzoen tarte horretan.

Udalak abanguardiako burdinazko figura jarri zuen abenduan Santa Luzia parkean. Erromesaren irudia du figura horrek eta bidaiarien noranzkoa adierazten du Santa Luzia baselizatik abiatuta. Baseliza hau XVI. mendekoa da eta Done Jakue Bidean Ondare Historikotzat kalifikatuta dago.