Albisteak

 

Andra Maria tenplu gotikoan dagoen triforioa doan ikusi ahal izango da bisita gidatuak eginda irailaren 15a arte. 1418an hasi zen eraikitzen elementu arkitektoniko hau, Bizkaian dagoen bakarra da. Turismo Bulegoak bisita gidatuak gauzatuko ditu Andra Maria eliza barrura doan datozen turistek euren egonaldia luza dezaten eta turista berriak hurbil daitezen. Duela 80 urte udalerriak bizi izandako bonbardaketaren ostean iraun zuen ondare historiko honek hiru nabe eta bost zati ditu eta eraikitzea 1715ean bukatu zuten. Horrez gain, Euskadiko arte gotikoaren adibiderik onenetarikoa dugu.

Bista honek triforio bat ikusteko dauden aukera eskasetatik bat eskaintzen du, Gasteizko Santa Maria katedralean baino ez baitago beste bat. Turismo baliabide hau ikusi gura dutenek Udaleko Turismo Bulegora abiatu behar izango dute aurretiaz.