Albisteak

 

Gernika-Lumok 121 plaza berri eraiki ditu Santa Ana aparkalekuan. Ekipamendu hau eraikitzeko Udalak kanal bat egin du aparkalekutik Santa Anako ermitaraino, Iberdrolak goi tentsioa lur azpitik sar dezan.

Aparkaleku berri honetan doan aparkatu ahal izango da eta Santa Ana Urbietarekin konektatzen duen zubiaren ondoan dago. Hobekuntza honekin 268 aparkaleku plaza egongo dira.