Albisteak

 

Gaur aurkeztu da Gernika-Lumon, hurrengo irailaren 24an ospatuko den “Gernika Erronka” nazioarteko proba solidarioa. Aurkezpen ekitaldi honetan parte hartu dutenak ondorengo hauek izan dira: Jon Lejarraga, Kirol Patronatuko presidentea; Eneko Van Horenbeke, Urdaibaiko arraunlaria; Pedro Carrascal, Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioko zuzendaria; eta Francisco González, Gerlarien Erronkako zuzendaria.

“Gernika Erronka” nazioarteko zirkuituan dagoen “Gerlarien desafioa” delakoaren frankizia bat dugu. Hego Amerikan ospetsuena den lasterketa hau lehenengoz etorriko da Euskadira Gernika-Lumoko Udalaren eskutik. Oraingo honetan “Gernika Erronka” lasterketa Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioaren alde burutuko da eta aterako diren etekinen parte bat ONG horri zuzenduko zaio. Asmoa da lasterketa hau Gernikako kirol agendan ohiko bihurtzea eta urtero xede sozial batera bideratzea. Jon Lejarraga Kirol Patronatuko Presidenteak adierazi zuen kirol ekitaldiaren helburua giza mailakoa dela batez ere, pertsonen bizitza hobetu gura duelako eta apurka-apurka gizarte aldaketak lortuko dituen tresna izango delako. Ekitaldian parte hartzera gonbidatu zuen, “lehia hau ez delako Udalarena edo “Gerlari Erronka” delakoarena, gizarte osoarena baino”.

“Gernika Erronka” ekitaldia Gernikako Atletismo Klubaren laguntzarekin gauzatuko da, eta aparteko giro honetan milaka Gerlari elkartuko dira euren elkartasuna, indarra eta adorea erakusteko.

Goliat gainditu beharko dute, Valentzia, Bartzelona eta Madrilgo zenbait korrikalarik eta Cretako Pasamanos eta Keopseko Piramidea lehiak irabazi dituen korrikalaria.

Kolonbia, Mexiko eta Argentinako 200.000 partaide baino gehiago dituen Latinoamerikako oztopo asterketarik ospetsuena Bizkaira bi modalitaterekin hurbilduko zaigu, 5k-15 oztopokoa eta 10k-22 oztopokoa, hain zuzen. Modalitate biak izango dira OCR Worls Championship nazio arteko zirkuiturako sailkagarriak.

Ekitaldi hau burutzeko Gernika-Lumok berebiziko ingurua dauka. Francisco Gonzalez “Gerlarien Erronka” delakoaren zuzendariak Gernika-Lumoko Udalaren laguntza eskertu zuen, eta espero du “ekitaldiak gure herrian eragin positiboa izatea, bai ekonomikoi zein turistimoaren aldetik".

Valentzia, Bartzelona eta Madrileko lasterketekin batera 2017ko “Gerlarien Erronka” egutegia biribilduko da irailaren 24an Gernika-Lumon eta urriaren 29an Malagan ospatuko diren lasterketekin.

Gernikako ekitaldirako sarrerak hurrengo web orrian daude salgai: www.desafiodeguerreros.es.