Albisteak

 

Bi aurpegiko erloju analogiko honek intermodaleko bidaiariei emango die ordua. Candido Valverde izen handiko lantegiak gauzatu du 80 cm-ko luzera duen erloju hau. Iluntze aldera argituko da led teknologiari esker.

Autobus geltokiko anden batean jarri da eta udatik negurako ordutegi aldaketak modu automatikoan egingo ditu. Izan ere, ordua sinkronizatzeko antena bat dauka, erlojuak une oro ordu zuzena eman dezan.