Albisteak

 

Uztailean burutuko da irudi aldaketa. Udalak erabaki du Malosteren irudia hobetzea, Gernika-Lumora datozen hainbat bisitarien iritziz korta ematen baitu. Uste hori aldatzeko, aurrealdea pistatxo-berdez margotuko da, eta 4,16 x 4,16 metroko Gernika Saskiren bi argazki zuri-beltz jarriko dira. Argazkiak aluminioaren gainean inprimatuko dira, iluntzean argiztaturik egongo dira eta jokaldiak erakutsiko dituzte. Lan hauek egiteko aurrekontua 14.265 eurokoa da.

Aipatutako hau ez da lan isolatua, azken urteotan Malosteko azpiegitura hobetu egin delako hurrengo hauek jarrita: lehen mailako parketa, FIBAko Saskibaloiaren Munduko Txapelketako 2 saski, eta harmailak handitu ere egin dira, 800 ikusle sartzeko besteko edukiera lortuta.