Albisteak

 
Gernika-Lumoko Udaleko Langileri eta Barne Erregimenerako Batzordeak lan-poltsa bat sortuko du Udal lan-taldearen behrrizanetarako. Interesatuek izena eman beharko dute

uztailaren 7rako. Hautaketa prozesurako lehiaketa-oposaketa publikoa eta aldibaterako kontratazioa erabiliko da.

Langileak bete beharko dituen lanak, besteak beste, honako hauek dira: igeltsero, arotz, elektrizitate edo sarrailari.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, honako hauek eskatzen dira: eskola graduatu agiria, lehenengo graduko Lanbide Heziketako agiria edo baliokidea, 2. Hizkuntza Eskakizuna eta B motako gida-baimena.

Informazio gehiago nahi dutenek, oinarri-arrauak kontsultatu ditzakete udalaren web gunean

(http://www.gernika-lumo.net/), EEP atalean.