Albisteak

 
Lanbide Ekimenak Zentroak gazteenei ile-apaintzaile laguntzaile izateko ziurtagiria eskuratzeko aukera luzatuko die. Izena emateko aukera izango dute 16 urtetik 30 urterako gazteek, eta Batxilergo, Lanbide Heziketako erdiko maila edo unibertsitateko ikasketaren bat hasita ere eduki behar izango dute. Ikastaro honek gizarte mailan dauden beharrizanei erantzuteko aukera emango die eta, bide batez, lan munduan txertatzeko aukerak sustatzeko ere bai.

Batez ere praktikoa izango den ikastaro hau irailaren 15ean hasiko da eta guztira 15 plaza izango ditu. Informazio gehiago gura izanez gero, Lanbide Ekimenak Zentroko 946 255 758 telefonora deitu. Ziurtagiria lortuko dutenek lanbide horretan aritzeko gaitasuna egiaztatuta izango dute.