Albisteak

 
Kultur Etxeak, uztailaren 1etik irailaren 29ra burutuko diren kontzertu jardunaldiak antolatu ditu. Ekitaldi hauek Elai Alai aretoan, Lizeo antzokian, Mertzede komentuan, eta San Pedro eta Andra Mari elizetan burutuko dira.

Ekitaldi gehienak doan izango dira, eta musika mota ezberdinak entzun ahal izango dira. Beste batzuen artean ondorengo hauek arituko dira: Rebeca Oliveira gitarra jotzaile portugaldarra, Ukrainar Kosovoko Ballet Estatalaren dantzariak eta Lichterfeld Fundazioaren kamara kontzertua.

Egitaraua

Uztailaren 1ean emango zaio hasiera Rebeca Oliveira gitarra jotzaile portugaldarraren eskutik, Elai Alai aretoan, 20:30ean. Uztailaren 7an, ordu berean, Ibai Etxebarriak bere lan berria aurkeztuko du eta Mallorcako Desiree Duran kantaria izango da berarekin batera.

Uztailaren 25 eta 31n eta abuztuaren 12an, Urdaibaiko Organoen topaketa izango dugu, XIV. edizioa hain zuzen. Uztailaren 25ean, Radoslaw Marcec-k teklatua joko du eta Renata Marzec-k biolontxeloa, Mertzedeko komentuan, 20:00etan. Uztailaren 31n, Luc Paganon Paristarrak Andra Mari elizan joko du ordu berdinean. Abuztuaren 12an Javier Artigasek eta Benantzi Bilbaok San Pedro elizan lau eskuz joko dute organoa, 20:00etan.

Abuztuaren 12an, Lizeo antzokian, dantzazaleek Lizeo Antzokian, Ukraniar Kosakoen Ballet Estatalaren ekitaldia ikusi ahal izango dute, 22:00etan. Talde honek 2016ko Eurovisión-eko lehiaketa irabazi zuen. Ekitaldi honen sarrerak 12 eurotan salduko dira.

Jardunaldi hauek abuztuaren 29an ekingo diote berriro, Alemaniako Lichterfeld Fundazioko kamara ekitaldiarekin, Lizeo Antzokian, 20:30ean. Jie Zhou arpa jotzaile ospetsua arituko da Stephan Dreizehnter flauta jotzailearen eta Andreas Oberaigner klarinete jotzailearen laguntzarekin.

Irailaren 22an abesbatza ezberdinek omenaldia egingo diote Gernikari: Seber Altube Koralak, Gaudeamus Koralak, Andra Mari Koralak y Bilboko Abesbatza Elkarteak, Andra Mari elizan, 20:00etan.

Ez dok hiru! taldeak eta Tartean Teatroa taldeak bukaera emango diete jardunaldiei Euskal Musikaren Benetako Istorioa delako lana antzeztuta. Patxo Telleriaren lana da, euskaraz burututako proiektu komikoa eta euskal musikaren ustezko ikuspegia ezagutzen gonbidatzen du. Lan hau Lizeo antzokian gauzatuko da, 20:30ean, eta sarrerak 12 eurotan salduko dira, bazkideek 9 eurotan erosi ahal izango dituzte.