Albisteak

 

Herriko auzoetako jaiekin ekingo zaio aurtengo jai garaiari. San Juan Ibarra, Lumo eta Agarrek prestatu dituzte jai-egitarauak guztion gozamenerako. San Juan Ibarra izango da hasiera emango diona ekainaren 22tik 25era. Segundo Olaeta Musika Eskolako konbo eta abesbatzak izango dira 20:00etan egun horietako ildoa bideratuko dutenak. Hurrengo egunetan, euskal dantzak egongo dira Segundo Olaeta Dantza Taldearen eskutik, kontzertuak Segundo Olaeta rock bandarekin eta tresONRock taldearekin. Horrez gain, paella txapelketa, herri bazkaria, txokolatada eta erronka berezi bat Gernika Rugby Taldearen eta Muruetako Sokatira Klubaren artean, ekainaren 25ean, 12:00etan.

Lumoko jaiak ekainaren 29an hasiko dira. Bertako ospakizunen artetik aipagarrienetarikoa uztailaren 1ean izango den Tortilla Txapelketa dugu, 13:30etik aurrera, gero bertso saioa ondorengo bertsolari hauekin:. Ander Elortegi, Etxahun Lekue eta Julen Ibarguengoitia. Egun berean herri bazkaria 14:30ean eta idi probak 18:30ean izango dira. Hurrengo egunean, uztailak 2, Marmitako Txapelketa egongo da 11:00etatik aurrera, eta eguna bukatzeko txokolatada, umeen jolasak eta mus txapelketa, besteak beste.

Agarreko jaiak uztailaren 7tik 9ra ospatuko dira. Berriro ere, lehiaketa gastronomikoak izango dira nagusi. Uztailaren 8an XII. Tortilla Txapelketa egongo da 11:00etan eta sardinada 20:00etan. Hurrengo egunean, uztailak 9, XII. Sukalki Txapelketa 11:00etatik aurrera.

Uztailaren 8an mus txapelketa burutuko da 11:00etan eta skatersen loopsik onenak ikusi ahal izango dira 17:00etan hasiko den txapelketan. Ordu berean, umeen jolasak ere egongo dira eta 21:00etan erromeria Luhartz taldearen eskutik. Hurrengo egunean, uztailak 9, 12:00etatik aurrera trikipoteoa egongo da, beste ekitaldi askoren artean.

San Juan Ibarrako jaien egitaraua (PDF 104KB)

Lumoko jaien egitaraua (PDF 560KB)

Agarreko jaien egitaraua (PDF 341KB)