Albisteak

 

Merkataritzako Bulego Teknikoak informatzen du, Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duela merkataritza hobetzeko programa. Beronen helburua dendetan eta merkataritzan emango diren hobekuntzak finantzatzea da, egindako inbertsioaren araberako portzentaia emanda. Honako hauek dira portzentaien zehaztapenak: erreformak eta modernizatze lanetarako guztiaren % 25; ordenagailuak eta balantzak erosteko guztiaren % 20; eta merkataritza-kudeaketarako egitarauentzako guztiaren % 25.

Laguntzak ondorengoei zuzendu zaizkie: 3000 euroko gutxieneko kopurua balio izango duten erreformei, eta ekipo informatikoa erosten denean 900 euroko gutxieneko kopurua erosten dutenei.

Informazio gehiago gura dutenek Merkataritza Suspertzeko Bulegoarekin jarri behar dute kontaktuan honako modu hauetan: telefonoz deitu 94 625 79 40 zenbakira edo gatc@gernika-lumo.net korreo elektronikora idatzi.