Albisteak

 

Biasteriko (Arabako Errioxa) dultzaineroek hiribildua girotu zuten lau orduz herriko kaleaetan zehar. Gero, musikariak udaletxean hartu zituen Gernika-Lumoko alkate Jose Maria Gorroño jaunak, eta partitura historikoa eman zioten haiek alkateari.

Txakolinez zipriztindutako azoka egun berezia

Zapatuan, bestalde, merkatu plazak azoka berezia bizi izan zuen eta Bizkaiko Txakolinka izan zuen protagonismo nagusia. Goizeko 9:00etan eman zioten hasiera azokari eta 14:00etara arte iraun zuen. Hamahiru txakolin ekoizlek hartu zuten parte, eta honetaz gaien, gazta dastatzeko aukera ere izan zuten egun horretan, esaterako, Erregoitiko eta Muxikakoa.