Albisteak

 

Piragua, buzeoa, Supa eta surfa izango dira Udaleko Kirol Patronatoak eskainiko dituen ikastaroak udarako, ekaina, uztailea eta abuztua bitarterako. Beraz, udal erakunde honek epea ireki du aipatu udako kirol ikastaro horietarako. “Guztira 358 plaza eskaintzen ditugu, guztiak bete arteko eskaintza. “Umeei eta helduei zuzendutako eskaintza da”, Kirol arlokoek diotenez, eta zehaztu egiten dute “buzeoan modalidade bat izango dela, titulu ofiziala lortzeko bidea emango duena”.

Horiek horrela, Santanape kiroldegian izena emateko ordutegia 9:00etatik 21:00etara artekoa izango da, asteburuetan, eta astean zehar 8:00etatik 22:00etarakoa.

Kirol arloak zehaztu egiten ditu prezioa ere: “50 euro eta 330 euro artekoa izango da, ikastaroaren arabera eta erabiltzea abonatua izatearen arabera”.

Informazio gehiagorako, interesatuak harremanetan jarri telefono zk. honetarako deituz: 94 627 00 45