Albisteak

 

Aurten erea, udalerriko jubilatuek egun ederra pasatzeko aukera izango dute urteroko bazkari herrikoian. Datorren maiatzaren 27an egingo da, zapatuz, 14:30etik aurrera, Merkatu Plazan.

Txartelak 3 €-tan eros daitezke Udaletxean, hirugarren adinekoen Pasileku guneetan, Sociedad Gernikesa elkartean, eta ostalaritza-establezimendu hauetan: Omago Txiki, Kepa, Auzokoa, Bake Eder eta Santanape.

Bederatzirren urtez jarraian egingo da bazkari herrikoia, eta dagoeneko maiatzeko ekitaldirik garrantzitsuenetakoa bihurtu da.