Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak Hitzargune egitasmoaren bidez, herriko sektore sozioekonomikoan euskararen erabilera bultzatzen dihardu. Hainbat urtetan, bereziki merkataritza eta enpresen sektoreak landu dira, eta bide horretatik ere jarraituko den arren, ostalaritzari bultzada ematea erabaki da aurton.

Tabernak eta jatetxeaj erakarri nahi ditugu Hitzargunera, eya era horretan, bezeroekiko dituzten hartu emanetan euskara gehiago erabiltea lortu: menuak euskaraz jarri, karta... euren negoziorako ona dalako.

Sustapen kanpaina berezi bat egin da eta maiatzaren 19tik aurrera erabiltzeko edalontzi-azpikoak banatuko ditu Udalaren Euskara Zerbitzuak "Buzti eztarria euskaraz" leloarekin.

Kanpaina honen bidez, helburu nagusi bi lortu nahi ditugu: batetik, ostalaritzan euskararen erabilera handitu, eta, bestetik, herrian Hitzargune programa ezagutarazi. Bide onetik goaz, izan ere, kanpainaren ondorioz Hitzargunera 20 ostalari inguru gehitu dira.

Esan bezala, maiatzaren 19tik aurrera erabiliko dituzte edalontzi-azpikoak tabernariek.

Hemen duzue kanpainarekin bat egin duten tabernen zerrenda (PDF 171KB)

Info + 946 270 205 / 688 628 117
eastorkia@artez.net / euskarateknikaria@gernika-lumo.net