Albisteak

Esta imagen se abrirá en una ventana nueva 

“Gernikaren omenez” izeneko jantzia Christina Bullen londondarrak diseinatu zuen eta urte osoan izango dute ikusgai herritar eta bisitariek Gernika- Lumoko udaletxeko sarreran.

Güeñesen urtero egiten duten Paperezko Jantziak Nazioarteko Lehiaketa sonatuan aurkeztu zuten iaz, eta diseinu onenaren lehen saria eman zioten. Jantzia oso orijinala da, zehaztasunez betea. Txalo zaparrada handiena jaso zuen pasabidean modeloak desfilatu zuenean.

Tokatu beltza du jantziak, Gernikako arbola sinbolizatzen duen adar bat eta guzti. Gerruntze (korpiño) beltza du eta gona plisatua, Picassoren kuadroa zein bonbardaketaren argazkiak konbinatzen dituelarik. Modeloaren gerri bueltan gurutze gorriak daude jarrita, hiribildua suntsitu zuten hegazkin alemandarrak irudikatzeko. Gonaren piezak josi ahal izateko, argiazkiak inprimatu zituen egileak artearen historian txertatuta geratu diren irudiekin.