Albisteak

 

Udal liburutegiak asteburuetako ordutegia luzatu egingo du ekainaren 25a arte. Udalak erabaki hau hartu du ikasleek erabil dezaten liburutegia azterketa sasoian. Honez gain, María Agirre aretoa ere egokitu egin da ikasketa gela moduan erabiltzeko abagune honetan.

Instalazio hauek larunbatetan 15:00etatik 20:00etara eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara egongo dira zabalik.