Albisteak

 

Maiatzaren bateko zubiak ondorio baikorra utzi du Gernika-Lumon. Guztira 840 bisitari izan dira Turismo Bulegora hurbildu direnak, 2016an (671) baino 169 turista gehiago.

Jatorriaren arabera, eta Erkidegoko (192) turistei dagokienez, etorritako gehienak bizkaitarrak izan dira, guztira 104, hurrengoak gipuzkoarrak (59). Estatu mailan Madrilekoak (276) izan dira nagusi, iazko kopuruaren bikoitza. Hala ere asturiarrak(66) eta Kataluniakoak (58) izan dira Gernika bidaiatzeko kontuan izan dutenak nagusiki. Kanpotarrak (315) direla-eta frantsesak (96) eta alemaniarrak (46) izan dira nagusi, baina germaniarrak eta amerikarrak ere aipatzekoak dira 2016ko kopurua baino hiru bider handiagoa delako aurtengoa (77 bisitari), hain zuzen.