Albisteak

 

Ekainetik aurrera egingo diren azoka berezietan salmentapostua ipintzeko eskabideak aurkezteko epea ireki du Gernika-Lumoko Udalak. Bizkaiko ekoizleak eta artisauak aurkez daitezke deialdi honetara.

Parte hartu gura duten guztiek Udaletxean eskatu edo udal webgune honetatik jaitsi beharko dute eskaera-orria, eta parte hartu gura duten azokaren eguna baino hiru aste lehenago aurkeztu beharko dute. Lehenengo azoka “Urdaibaiko txakolina”ri eskainiko zaio, ekainaren 3an.

Eskari-orria udaletxean bertan entregatu dezakezue, edo posta elektronikoz zerbitzuak@gernikalumo.net helbide elektronikora bidali, edo faxez, 946 257 542 tel. zenbakira.

Ekainean hasi eta abendura arte, beraz, hile bakoitzeko lehen larunbatean azoka berezi bana egingo da. Aurtengo ekinaldirako, Azoka eta Merkatuen Sailak zazpi azoka monografiko antolatu ditu honako gai hauen inguruan: Urdaibaiko txakolina, Bizkaiko untxia, Gernikako piperra, Arabako Errioxako ardoa eta bakailaoa, sukalkia, Gernikako indabak eta karakolak.