Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak, 2017ko ekitaldirako, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zerga ordaintzeko borondatezko epea ireki du. Epe hau zabalik egongo da ekainaren 23a arte. Helbideratze agindua duten ordainagiriak aipatu epe horretan kobratuko dira banketxe kontutik.

Ordaintzeko tokia eta modua

Udalerrian bulegoa duen edozein banketxetan ordaindu ahal izan dira ordainagiriak, norberaren etxean jasoko den ordainagiria banketxean bertan aurkeztuta.

Borondatezko epea bukatu eta gero, ordaindu ez duten zergadunek legezko errekarguak ordaindu behar izango dituzte, gehi bidezko berandutze interesak, eta premiamenduzko prozeduraren bitartez kobratzeko bideari ekingo zaio.