Albisteak

 

Kultur Etxeak eta Pforzheimgo Udalak bat egin dute 80. urteurren honetarako erakusketa bat antolatuz: Picasso-ren zirriborroen faksimilak eta HPA Grieshaber artista alemandarraren grabatuak.

Erakusketa Pablo Picassoren “Guernica”ren kopia famatuarekin hasten da. Obra hori udaleko atartean dago eta, autorea obra nagusia egiten zegoela, aurretiaz egindako zenbait azterlanen obra facsimiletaz osaturik dago. Azterlan horiek agerian uzten dute, arrazoi desberdinak direla-eta, autorearen barne gatazka;suntsipenaren sustoaren parekoa.

“Guernica“ren azterlanetatik aparte, erakusketa polikromatutako oholean grabatutako piezekin osatzen da eta horien titulua “Hommage à Picasso“ da. Grieshaber artistak egina da eta Picassoren obra erakusten du astotik. Grieshaber, erakusketan bere autoerretratuetan ageri dena, Pablo Picasso mirestu izan du betidanik eta artista honi buruzko erakusketa bat du 1946an egina eta “Picasso aide-memoire 1937“ izenburua daramana. Zenbait grabatu eta bozeto ezberdinek osotzen dute erakusketa hori.

Hamasei koadro dira, hirian ikusgai egongo direnak maiatzaren 17ra arte.

Bestalde, Gernika-Lumoko Udalak Pforzheimera bidali du erakusketa bat, 10 artista gernikarren lanekin osatua; hor dira, besteak beste, Aitor Arana, Jon Beristain, Ibai Agorria edo Rikardo Abaunza. Pintura, eskultura eta argazkilanak biltzen ditu erakusketak eta alemaniako hiri horretako Brotzinger galerian egongo dira ikusgai maiatzaren 28ra arte.