Albisteak

 

William Smallwood gerrako pilotua eta biologoa Arizonan bizi da, 87 urte ditu eta "Egurtxiki" ezizenarekin ezagutzen dugu, izan ere, horixe da euskaratuta bere deituraren esanahia. Bakearen Museoaren Dokumentazio Zentroari, gaur, bonbardaketa bizi izan zutenen testigantzen lagapena egin dio.

Ekitaldi honetan, William Smallwood-ek idatzitako liburuaren itzulpena aurkeztu da. Bertan, 129 elkarrizketa batzen dira, 1972an egindakoak, bonbardaketa izan zenean helduak izanda bizirik iraun zutenei egindako elkarrizketak, hain zuzen. Idazleak, Idahoko bere lagunen ama hizkuntza zena ikastea erabaki zuen, eta urte batzuk beranduago Euskadira hurbildu zen ikasi zuen hura praktikara ekartzeko.