Albisteak

 

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenerako Udalak Kolonbiako bake prozesuaren gaineko erakusketa gauzatu du Bakeren Museoko eta Kultur Etxeko aurrealdeetan, Foru Plazan. Erakusketa urrian kenduko dute eta bake prozesu horretako gertakaririk garrantzitsuenak erakusten ditu, Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentearen eta Rodrigo Londoño 'Timochenko' FARCeko buruaren arteko akordio-sinatzea edo militarrek itsasontzi baten bandera zuria goratzea, besteak beste.

“Gernika Bakearen eta Adiskidetzearen alde” 2017ko saria apirilaren 26an emango zaie Juan Manuel Santos Calderon Kolonbiako Presidenteari, Rodrigo Londoño Echeverri FARCeko arduradunari eta Gervasio Sánchez argazkilariari.