Albisteak

 

Gernika-Lumoko Turismo arloak zazpigarren urtez martxan jarri duen ekimen turistikoa, udalerriko ostalaritza, merkataritza eta lojamendu sustatzeko. Titulua Gernikan bada aukerarik izanda, 54 orrialdeko argitalpenean jasotzen dira pintxoak lantzen dituzten 46 taberna eta jatetxe, lojamenduak, baliabide turistikoak eta saltokiak. Gazteleraz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez atera da, foru hiriak bisitaririk gehien hartzen dituen sasoirako argitaratua.

Guztira 12.000 ale kaleratuko dira: 8.000 gazteleraz, 500 euskaraz, 2.000 ingelesez eta 1.500 frantsesez. Horrekin batera, Mundakako eta Bermeoko Turismo bulegoekin elkarlanean 50 plan erakargarri proposatzen zaizkie bisitariei. Foru hiriaren kasuan, banakako doako bisita gidatuak daude, Foru Plaza, "Guernica" margoaren zeramikazko murala, Junta Etxearen kanpoaldea edota Astrako babeslekua ezagutzeko. Azken hau zabalik egongo da astelehenetik barikura, 10:00etatik 19:00etara, eta zapatuetan 10:00etatik 15:00etara.

Bestalde, museo zaleentzat txartel bakarra eskainiko da Bakearen Museora eta Euskal Herria Museora joateko 4,75 €-ren truke. Merkatu plazako ohiko azoka izango da bisitariak erakartzeko beste puntu bat, 9:00etatik 15:00etara. Bertan aurkitu ahal izango dituzte hemengo ortuetako produkturik onenak.