Albisteak

 

“Jaso ezazu merkataritzan lan egiteko formakuntza” ikastaroa maiatzean eta ekainean zehar burutuko da dohainik. Merkataritza, Ostalaritza eta Turismoa sustatzeko Mahaian sortutako ekimenaren helburua merkatariak eta dendariak prestatzea da. Gernikako Merkatari Elkartuek planteatu zuten eta Bizkaiko Merkataritzako Enpresa Konfederazioaren (CECOBI) babesa dauka.

Ekimena arlo honetan formatu gura duten 30 urtetik beherako gazte langabetuei zuzenduta dago.

Arlo honi ekiteko, teknikari batek hurrengo gai hauek azalduko ditu, besteak beste: on line egiteko salmenta, merkataritza biltegien kudeaketa, merkataritzaren bizitasuna, produktuen aurkezpena, saltzeko gunean eta bezeroei arreta. Hauek maiatzean eta ekainean burutuko dira goizez.

300 orduko ikastaro honetan parte hartu gura dutenek, Merkataritza Suspertzeko Bulegoarekin jarri behar dute kontaktuan honako modu hauetan: telefonoz deitu 94 625 79 40 zenbakira, gatc@gernikalumo.net korreo elektronikora idatzi edo Merkatu Plazako lehenengo solairura hurbildu.