Albisteak

 

Kanpoko enpresa baten bidez, Gernika-Lumoko Udalak zarata-mapa gauzatu du. Bertan, hainbat tokitako zarata maila neurtu da zenbait ordutegitan. Akzio Plana burutzeko oinarritzat hartuko da zarata-mapa hau. Plan honek gaur egun zarata maila desberdinen eragin pekoei aurre egiteko jarduerak jasoko ditu, kutsadura akustikoa maila hobea egon dadin herrian. Zarata handiena jasaten duten tokiak azpimarratu ditu, duela sei hilabete ekin zitzaion zaraten erradiografia honek. Datorren asteartean, martxoak 28, 19:00etan aurkeztuko zaie herritarrei, Elai Alai aretoan.

Azterlana egiteko hainbat gauza hartu dira kontuan: bideetan sortzen den zarata; trenbideak gauzatzen duena; bereziki zarata maila txikia behar duten guneak diren ospitale, ikastetxe eta hirugarren adinekoen egoitzak; eta Gernika-Lumon kokatutako industriek egindako zarata, besteak beste. Gune hauetan egindako azterketari gehitu zaizkie herritarrek jasan behar dituzten zarata maila ezberdinak, etxebizitzen kopurua eta bertako biztanleena, eta ikertu diren bideen ondoan dauden eraikuntza publikoak ere. Herriko puntu bakoitzean astean metatutako bataz besteko dezibelioak simulazioen bitartez neurtu dira, gunerik zaratatsuenak zein diren jakiteko.

Horiek horrela, azterlanak adierazi du inguruko zarata goizez eta arratsaldez antzekoa dela eta gauez txikiagoa. Herritarrekiko emaitzarik azpiragarriena da zarata-maila txikiagoa jasa behar dutela gauez, egunez eta arratsaldez baino.

Beste alde batetik, gune sentsibleak daudela ere jakinarazten du, beste batzuen artean ikastetxeak, ospitalea, anbulatorioa eta hirugarren adinekoen egoitzak eta euren arteko lau gehienezko zarata mailatik, 60 dezibelio, gora daude.

Ikerketak herriaren zarata guneak jaso ditu eta eremu lasaiei babesa emateko beharra azpimarratu du.

Akzio plan osoa

Udalak emango duen hurrengo pausua izango da, kutsadura akustikoaren kontrako Akzio Plana inplementatzea. Bertan, sei ardatz landuko dira: garraio egiturak; hiri eta lurralde garapena; industria eta merkataritza jarduerak; eraikuntza obrak; aisialdirako jarduerak; eta udalerriko beste zerbitzu batzuk. Honen gainean adierazi behar da, agiriak 36 neurri dituela. Besteak beste, kontzientziazio kanpaina, obretan egiten diren zaraten ikuskaritza, eta zarataren gaineko formazioa ematea udaltzainei, batez ere aisialdiko jardunetan.