Albisteak

 
Lanbide Ekimenak ikastaroa antolatu du talde-kideen komunikaziorako eta talde lanerako gaitasuna hobetzea helburu. Hogeita hamar urtetik beherako langabetuei zuzenduta dago, unibertsitate mailako tituludunei eta erdi edo goi mailako lanbide-heziketako tituludunei. Ikastaroa apirilaren 3tik 7ra izango da, 9:00etatik 13:00etara. Informazio gehiago gura izanez gero, Lanbide Ekimenak zentrora hurbildu, Alondegia kaleko 6ra, edo 94 625 57 58 telefonora deitu.