Albisteak

 

Segundo Olaeta Musika Eskolak hiru egunetan ekingo dio bere hirugarren Aste Kulturalari. Hori horrela, gaur, astelehenez, Musika Eskolan bertan eta Elai-Alai aretoan ekitaldiak izango dira; 18:00etatik aurrera biolontxelo kontzertua. Formato berean, bihar, hilak 21 martitzena, klarinete kontzertua Elai Alai aretoan 18:00etan eta Calzada Egonetxean akordeoi eta kitarra kontzertua 17:30ean. Jardunaldiak aurrera joko dute erritmo bizian eguenean, 18:30ean, eta barikuan, 17:30ean eta 19:00etan; bi musika saio ikusgarri Elai Alai aretoan.

Gainera, barikuan bertan pentagramak kantari jarraituko du Euskal Herria Museoan, 18:00etan kitarra orkestrarekin.