Albisteak

 

Aste Santuko oporrak bertan dira eta "Ehunzango Jolasak" elkarteak hiri-kanpamendu bat antolatu du egun horietarako, hain zuzen ere apirilaren 10tik 21ra. Astialdi-eskaintza hau 3 urtetik 16 urtera bitarteko ume eta gazteentzat da, eta hainbat kirol eta kultur jarduera egin ahal izango dituzte, adinaren arabera mailakatuta. Hiru talde nagusi egingo dira: bata, 3 urtetik 7 urtera bitarteko umeak; bigarrena, gaztetxoak, 8 eta 16 urte bitartekoak; eta hirugarrena talde zabalagoa izango da, 7 urtetik 16 urteera arteko ume eta gazteek osatutakoa.

Jarduera guztiak Gernika-Lumon, hirigunean burutuko dituzte goizez, 10:00etatik 13:00etara. Interesa dutenek apirilaren 3an baino lehen eman behar dute izena Gaztelekun (Kultur Etxean), arratsaldetan, 17:00ak eta 20:00ak bitartean. Prezioa 50 €-tan hasten da eta 88 €-raino iristen da bietan parte hartu gura dutenentzat.