Albisteak

 

Herritarrek herriarekiko duten iritzia zein den jakitea da helburua. Horretarako, Gernika Lumoko Udalak hurrengo astean inkesta bat kaleratuko du. Inkesta hori HAPOeko berritze prozesuaren parte izango da.

Udalak herritarren parte hartzea ahalik eta handiena izatea espero du, aspektu ezberdinei buruz duten aburuaz jabetzeko: mugikortasuna, trafikoa, herriaren irudia, besteak beste.

Galdeketa maiatzean bukatuko da eta 500 inguru inkesta burutuko dira, telefonoz zein aurrez aurre. Kanpo-lan honekin lortutako emaitzak ekainean izango ditugu. Inkesta guztiz anonimoa izango da eta gaur egungo mugikortasun egoera zein den jakiteko tresna baliagarria izango da. Horri esker, hurrengo urteetan herriaren hazkundea definituko duen Plana egoki diseinatzea posible izango da.