Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak, Gazteri Busturialdea deritzon programaren barruan, zeinu-hizkuntza ikasteko ikastaroa antolatu du, berriro ere. Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak emango du ikastaroa apirilaren 24tik ekainaren 5era Bermeon. Helburua da gorrak diren eta ez diren pertsonen arteko komunikazioa erraztea eta komunikazio hori eragozten duten oztopoak apurtzea, elkarren arteko harremanak aberasteko.

Ikastaroek 5 orduko iraupena izango dute, Eusko Jaurlaritzak homologatuta daude eta 15 ikaslek hartu ahal izango dute parte, gehienez. Parte hartu ahal izateko ikasleen adina 16 urtetik 35 urtera bitartean egongo da. Ikastaroaren edukia izango da aurkezpenak egiten ikastea eta agurrak edo zeinu-hizkuntzaren alfabeto daktilologikoa, besteak beste.