Albisteak

 

Iazko urtarrilean "Piperra eta Gatza" proiektuari eman zitzaion hasiera, nekazaritza ekologikoa sustatzeko hiri-ortuak egokitzearren eremuak prestatuz. Ordutik, deialdi publikoa bitarteko, 50 herritar ditugu onuradun Ibarrean kokatutako 141 guneetan. Orain, Udalak beste epe bat irekiko du gainerako 90 ortuak esleitzeko. Ortu horiek eskatzeko epea martxoaren 28an bukatuko da eta interesatuek eskaera aurkeztu beharko dute Udaleko Erregistro Sailean.

Ortu baten lagapena lortzeko bidezko eskabidea bete beharko da eta NAN agiriaren fotokopia bat aurkeztu erregistroan. Eskaerak eta gainerako agiriak udalaren web orritik eskura daitezke (www.gernikalumo. net)"Piperra eta Gatza" deituriko atalean.

Aipatu ortuak udalerriko irabazkin asmorik bako pertsonei eta erakundeei begirakoak dira. Gainera, autokontsumorakoak dira eta produktuen elkar trukatzea baino ez da onartuko. Ortuen esleipena lehia libreko administrazio lagapenaren bidez egingo da, eskatzaileen arteko zozketa eginik, beti ere eskatzaileak udalerrian erroldatutakoak izanda. Ortuen azalera 60 m2 eta 75 m2 bitartekoa da eta nekazaritza ekologikorako erabiliko dira.