Albisteak

 

Arauz kanpoko urteko jairik handienak Gernika-Lumoko tabernak kolorez bete ditu, pertsonaia historikoen gaia jorratuta. Parte hartu duten 25 tabernek egin duten ahalegina saritu gura izan dute Gernika-Lumoko Udalak eta Jai Batzordeak.

Sari honen irabazlea Legoie taberna izan da, eta bigarren eta hirugarren postuak Brasil eta Ospa tabernek, hurrenez hurren, lortu dute.