Albisteak

 

Herritarrei Arreta Zuzena (HAZ) emateko zerbitzua jarriko du martxan Udalak datorren astelehenetik aurrera. Ekimen hau gauzatu da, herritarren eta Udalaren arteko harremana egokia eta errazagoa izan dadin. Horrela, herritarrek gauzatu behar izango dituzten kontsultak, aurkeztu behar izango dituzten idatziak eta burutu beharko dituzten kudeatze lanak modu errazago batean bideratuko dira. Zerbitzu honen helburua xede handiago baten barruan dago kokatua, administrazioa herritarrei hurbiltzea, burokrazia arintzea, eta modu xumean gardentasuna eta arintasuna lantzea, hain zuzen.

Orain arte egon den Arreta Bulegoak bihar izango du bere azken eguna, eta astelehenetik aurrera bulego horretan egiten ziren kudeaketa lan guztiak HAZetik egingo dira osotasunean. Horrez gain, 010 telefono zenbakia ere prestatu da kontsultak eta tramiteak egin ahal izateko, eta deia herritik kanpo eginez gero,94 627 02 00 telefonoa erabili behar izango da. Era berean, kontaktatzeko beste modu batzuk ere izango dira: ohiko posta, 92 625 75 42 faxa edo haz@gernika-lumo.net helbide elektronikoa.

Ordutegi zabala

HAZen herritarrei emango zaien arreta etengabeko ordutegian 07:30etik 15:00etara izango da, eta udan 14:00etara.

Herritarrei Arreta Zerbitzu hau emateko beheko solairuan obrak egin dira, egokitutako tokia egon dadin Udaletxeko sarreran bertan. Lanak izan dira egon den tokia zabaltzeko eta zerbitzu honek behar izango dituen informatika egitura egokiak egon daitezen. Beste alde batetik, Udalak zerbitzu hau ezagutarazteko hurrengo ekimenak gauzatuko ditu: irratian iragarki argigarriak, Bidebusean zerbitzua barreiatzeko propaganda eta herritar guztien postontzietan sartuko diren iragarkiak.