Albisteak

 

Zabalik dago Lizeo Antzokiko 2016ko abonuak berritzeko epea. Izan ere, dagoeneko 300 herritarrek berritu dituzte euren abonuak Kultur Etxean. Gogoratu urteko abonua eginez gero, abantaila bereziak eskuratzen dituzuela: % 25eko deskontua Lizeoan programatutako jarduera guztietan, deskontu handiak antzerki publikoen Euskadi Sarean, sei sarrera doan zinema ikusteko, eta beste bi, lagun batekin ikuskizun batera joateko.

Urteko abonuaren prezioa 30 eta 35 € bitartean dago: banakako abonuak 35 € balio ditu, eta familia abonuak, 30na € kide bakoitzeko -hiru gehienez-. Argibide gehiago jakiteko, deitu Kultur Etxeko 94 627 02 01 telefonora.