Albisteak

 

“Eraberritu Gernika 2017” programaren aurkezpena izango da martxoaren 2an. Honen arabera, dendak hobeto kudeatzea bilatzen du programa honek. Hizlaria, Emilio Abalos merkataritza aholkulari ospetsua izango da. Enpresa hobeto kudeatzeko eta arrakasta izateko hainbat gako emango die bertaratuko direnei. Honako gai hauek landuko ditu: produktuen prezioa; zenbat saldu behar den enpresa errentagarri izateko; enpresa bideragarri den identifikatzea…

Hitzaldira joan nahi dutenek 946257940 telefonora deitzea dute edo gatc@gernika-lumo.net e-maila bidali. Merkatu plazako lehen solairuan dagoen Merkataritza Sustatzeko Bulegoan ere eman daiteke izena.