Albisteak

 

Udalak Oka ibaiaren inguruko garbitze lanak amaitu ditu. Egindako lanak hurrengo hauek izan dira: sasiak kendu, bertoko espezieak mantentzeko lanak eta kanpoko espezieak kentzeko lanak. Egindako lana paisaia bere onera ekartzeko asmoarekin egin da, hondatuta egon den 30.000 metro karratuko eremuan. Ekimena Oka-ren ibai-ingurunearen Paisaiaren Ekintza Planaren barnean kokatutako dago. Lur zati hau ibaian zehar kilometro batean luzatzen da, eta landare erasotzailez (cortadería selloana eta arundo donax) beteta egon da. Jardun honen helburua bertoko espezien garapena suspertzea izan da, erriberako basoetan jatorrizkoak direnak hain zuzen. Beste alde batetik, arbolarik egon ez den lekuetan berriak landatu dira, 24 haltz eta 200 iltze-belar.

Era berean, heskaiz egindako eremua ere sortuko da. Bertan zuhaixka espezie ugari eta hainbat neurritako 180 landare landatuko dira (cornus sanguínea, corylus avellana, eunymus europaeus, ligistrum vulgare, prunus spinosa, malus sylvestris, pyrus cordata, laurus nobilis eta ilex aquifolium). Hauek bi zatitan banatuko dira, batek 28 metroko luzera izango du eta besteak 93koa. Azken jardun honen helburua da hiri inguruko ortuak, prestatzeko eremua mugatzea eta ekosisteman integratzea. Proiektuari bukaera emateko planteatuta dago informazio panela jartzea, inguru horren interpretaziorako eta herritarren parte-hartzea egon dadin jardunaldia prestatzea eremu berria ezagutarazteko. Lan hauek guztira 26.105,81 euroko kostua izan dute, eta honi gehitu behar zaio lanak burutzeko egon den gastua. Lan hauek egiteko Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza eman du. Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza eman du lan hauek egin ahal izateko.