Albisteak

 

Santanape Kirol Patronatuak kiroldegia hobetzeari darraio. Iaz berritu zituen instalazioei orain gehitu behar zaizkio frontoia eta gimnasiorako sarrera berritzeko lanak. Hauek burutu ahal izateko 26.909,92 euro inbertitu behar izan dira. Frontoian instalazio osoa margotu da: hormak, kontrakantxa, aurrealdea, sarrerako atea eta behearen gaineko binilozko zoladura.

Beste alde batetik gimnasioak egindako lanak hurrengo hauek izan dira: eskaileretako zola irristagaitza jarri, hormak margotu eta sarrerako ateak konpondu.