Albisteak

 

Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak hamargarren urtez jarraian lortu du kalitate turistikoaren "Q" ziurtagiria berriztatzea, Espainiako turismo kalitaterako institutuak ematen duena. Ziurtagiria lortzeko, Turismo Bulegoen kalitateari buruzko UNE/187003/2008 arauak eskatzen dituen kalitate, segurtasun eta profesionaltasun mailak betetzen direla egiaztatu behar izan du Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak, eta izan ere, 9,4ko notarekin gainditu du auditoria zorrotza. Aztertzaileek zerbitzuak eta bitartekoak nabarmendu dituzte.

Kalitatearen "Q" ziurtagiria turismo erakundeen kalitate maila berariaz egiaztatzeko lehen sistema da, eta bermatu egiten du Gernika-Lumo egiten ari den lana herritarrei eta bisitariei goreneko kalitate zerbitzua ematearren. Ildo horretan, gogoratu beste aitorpen handi bat ere lortu zuela 2013an, EFQM programa europarreko bikaintasuna eta kudeaketa aurreratuarekiko konpromisoaren izendapena eskuratu zuenean, hain zuzen.