Albisteak

 

Gernikak, laster, dituenak baino ehun disuasio aparkaleku gehiago izango ditu. Aparkatzeko gune hau Tiloen pasealekuan egongo da, Santa Anako aparkalekua eta Urbietako kirol gunea batzen dituen zubitik hurbil. Udalak dena dauka prest, hamabost egun barru obrei ekiteko, bertatik argiaren, telefonoaren eta gasaren kableak eta bertako instalazioak kendu bezain laster. José María Gorroño Alkateak adierazi zuen une horretatik aurrera hasiko direla etxea botatzen eta eremu hori libre eta lau geratuko dela.

“Prestatuta daukagun moduan lanek aurrera eginez gero, apirilaren bukaerarako edo maiatzaren hasierarako prest egongo da” Alkatearen hitzetan. Udalak eraikina botatzeko lanen zerbitzua esleitu du eta gastua 97.300 eurokoa izango da. Aparkaleku berri honekin 121 plaza gehiago izango dira Gernikan eta Alkatearen esanetan “Tiloen pasealekuaren aldean herritar ugari dabil, batez ere asteburuetan, lagun asko joaten direlako partidak jokatzen eta ikusten Urbietako zelaietara, eta modu errazean dute aparkalekutik, pasabidea igarota, kirol gunera heltzeko.”

TAO ez erabiltzeko aukera ematen dute aparkaleku hauek
Proiektuak oro har 211.000 euroko gastua ekarriko du. Gernikako disuasio aparkalekuetatik garrantzitsuena eta hirigunetik hurbilen dagoen Santa Anakoa da, 300 ibilgailu baino gehiago aparkatzeko gaitasuna duena eta, horrez gain, Gernikan bada beste disuasio aparkaleku bat, Tiloen pasealekuaren aldean, 120 plaza dituena. Jardun Planak honako hauek batzen zituen: hornitzeko sareak jartzea, behearen gaineko seinaleak margotzea, eremu berdea eta argi dorre 2. Aurrekontua guztira 215.000 eurokoa izan zen. Plan hau “Fondo Estatal de Inversión Local” delakoaren lepora burutu zen.

Gaur egun, TAO sistema ez erabiltzeko hainbat aparkaleku daude Gernikan: Idigan 65 plazadun eremua, Zallo hilerrian 59 plaza, Lorategietan beste 59, Zigerta-Zearretan 160 plaza, Mestikabason 240 eta Astran 260.