Albisteak

 

Merkataritza eta Turismo Sailak martxoan argitaratuko du, herritarren eta Udalaren komunikazio kanalak indartzea espero duen zerbitzu gida berria.

Gernika-Lumoko Udalaren zerbitzu gidak udalerrian zein herri administrazioan eskaintzen diren zerbitzuen informazioa eskura jartzea du helburu, era eraginkor eta erosoenean.

10.000 ale argitaratuko ditugu. Horrela, ale bana eramango dugu gernikar guztien postontzietara, eta beste mordotxo bat turismo bulegoan utziko dugu, behar duen edozeinek bertan eskatu eta doan eskuratu ahal izan dezan.

Informazio praktikoa
Bestalde, gidak zortzi atal izango ditu. Lehenik sarrera, udalerriaren informazio orokorra eta Udal korporazioa azalduko dira; bigarren atalean zerbitzuak, berauen azalpena, eurekin kontaktuan jartzeko moduak eta eskaintzen duten zerbitzuaren gaineko informazioa eskainiko da. Azkenik, gida honetan, besteak beste, hurrengo sailetako informazioa ere landuko da: Ekonomia Sustapena, Turismoa, Gizarte eta Toki Garapena, Euskara, Kultura eta Zerbitzuak, Hezkuntza eta Osasuna.