Albisteak

 

Gernikan ibiltarientzat pasabide bat eraikiko da, Iparragirre eta Astra Kultur gunearen artean, ibiltariak trenbide gainetik erraz eta segurtasunez igaro daitezen. Izan ere, ibiltariei oztopoak kentzeko izango da, udalerriko alde batetik bestera joateko trenbidea gainditzearren eta bus geltoki ondoko barreradun pasabidea saihesteko. Alkateak esandakoa da: “Bekoibarrara pasatzeko soluziorik onena jarri nahi dugu, gaur egungo nekeak eta arriskua saihestuz”.

Momentuz, Udal gobernuak egitasmoa idazteko adjudikazioa jarri du martxan, idazlan horretarako 18.000 euro burutuz. Pasabide berri hori, zehazki, Posta bulegoaren ondoko Iparragirre kaleko 26. Zk.tik Astra eraikinaren ondoko aparkalekura joango da. Azpiegitura berria “Gernika-Lumo gero eta irisgarritasun handiagokoa eta erosoagoa izan dadin xedearekin bat emango den urratsa da, eta, aldi berean, biztanleei eta bisitariei joan etorriak errazteko modu bat”, Alkateak esan bezala.

Pasabide hau ez da trenbidea gainditzeko udalerriak eraikitzen den lehenengo pasabidea. Duela bi urte, Udalak beste bat eraiki zuen “Tilos”-etako aparkalekua eta Urbieta kiroldegia lotzeko, arrakastatsua gertatu dena. Inguru horretan sarritan izaten den herritar batek esan bezala, “pasabide hori oso erabilia da, bai entrenatzera doazen gazteek zein kirol zaleek erabiltzen dutelako. Oso erosoa da, kotxea aparkalekuan utzi eta metro batzuk zubitik egin ondoren kiroldegira edo erreka hegaleko pasealekura joateko aukera dagoelako”.