Albisteak

 

Gernika-Lumoko herritarrek frogatu egin dute birziklatzearen alde egindako apustua, 2016an izandako datuen arabera behintzat. Horren lekuko ditugu bildu diren 557.720 kg. paper eta 211.632 kg. plastiku.

Bestalde, nabarmentzekoa da konpost ekoizpenerako (9.490 kg) eta arropa bilketarako (61.675 kg.) ahalegina. Horri jarraiki, aipatzekoa da pila birziklatzerako izan den igoera, 2015eko 1540tik 2016ko 1.800ra igo delako.

Ostera, herritarrei zer pentsatu gehiago eman die koltxoiak, altzariak edo armairuak botatzea. Dena dela, udalerrian 2016an 171.945 kg. birziklatu ziren. Esatekoa da baita ere olio bilketarekin bildutako 9.815 kg.

Birziklatzeko erraztasuna

Udalak martxan jarri du jada “Puntu garbi mugikorra”, etxeko zabor bilketarako zerbitzu erosoa izateko jaioa, birziklatzea errazteko eta herritarrek ingurumenarekiko konpromisoa areagotzearren. Zerbitzu hori, ibilgailu batek udalerriko gune desberdinetan jarriko du (Santa Luzia, Lorategieta, Errenteria, Ezkien pasealekua, erdialdea eta Lumo) hileko aste betean. Hilabeteak bost aste balitu, Lumon izango litzateke bigarrenez. Bertan, besteak beste, honakoak bota ahal izango dira: bonbilak, pilak, sakeleko telefonoak eta kargadoreak, aerosolak, inprimagailurako kartutxoak, CD-/DVDak, pintura ontziak eta erradiografiak.