Albisteak

 

Udalerria bosgarren edukiontzia ezartzen hasi da, etxeetan zein dendetan sortzen diren hondakin organikoak birziklatzeko balioko duena eta interesa daukaten auzokideen eskura jartzen dena. Gaur egungo bilketa sisteman, frakzio organikoa etxeko hondakin ez konpostagarriekin batera jasotzen da. Etxeko hondakin poltsa guztiaren %40-a inguru kalitatezko konpostean bihurtu daitekeela estimatzen da.

Konposta, materia organiko hartzituarekin kontrolatutako baldintzetan sortzen da. Lurraren egitura eta kalitatea hobetzen dituen material bat da. Baina horretarako, oso garrantzitsua da materia organikoa sustantzia toxikoekin kutsatuta ez egotea, horregatik, konposta egiteko erabiliko diren hondakinen jatorrizko banaketa modu egokian egin behar da.

Horren ildoan, udaletxeak aurreko asteburuan, bosgarren edukiontziak ezarri ditu, zaborraren bilketaren zerbitzuarekin batera, hondakin organikoen bilketa abian jartzeko. Hondakin hauek, Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaiko Konpostegia konpostaje plantara eramango dira, hondakinak konpostean bihurtzeko.

Etxeko hondakin organikoak bosgarren edukiontziaren bitartez kudeatzea borondatezkoa da eta parte hartzeko interesa daukaten pertsonak informatuta egon beharko dira, beraien etxeetan sortutako hondakin organikoak poltsa konpostagarrietan batu eta espresuki hondakin hauek batzeko jarri diren edukiontzi marroietan usteko. Ontzi hauetan lekaleak, frutak, barazkiak, pasta, landare zatiak, fruta lehorrak eta sukaldeko ahozapi eta paperak bota ahal dira. Aldiz, okela, arraina, itsaskia, arraultza oskola, gazta, animalien jatekoa, lurra, pixoihalak eta zigarrokinak ezingo dira edukiontzi berri honetara bota.

Epeak irekita jarraitzen du

Udalbatzak urrian egindako kanpaina informatiboaren ondoren, 135 familia inskribatu dira eta bosgarren edukiontzia erabili ahal izateko ontzi bat, poltsa konpostagarriak eta edukiontzia zabaltzeko giltza duen joko bat jaso dute dohainik. Ekintza honetan parte hartzeko epeak irekita jarraitzen du eta interesa daukaten pertsonek hurrengo bideak erabili ditzakete harremanetan jartzeko: organikoagernikan@gernika-lumo.net; 946 270 207 telefonoa edo 682 797 483 Whatsappa; hauez gain, informazio puntu bat ezarri da udaletxean 8:00tik, 14:00ra.

Bestalde, bere garaian Allende Salazar, Barrutia, Institutua, La Merced, San Fidel eta Seber Altube bezalako zentroak gehitu ziren bosgarren edukiontzira, udalerriko supermerkatu guztiez eta zenbait jatetxe eta fruta dendaz gain. Kasu hauetarako, atez ateko bilketa bat egiten ari da egunero eta astean 2,5 tona hondakin organiko batzera iristen da.