Albisteak

 

Martxoaren erdirako Juan Calzada kaleko obrak bukatzea aurreikusita dauka Udalak, udalerriko kale nagusietako bat. Aipatu lana 240 metro inguruko luzeran egiten ari dira, Saraspe Plaza eta Juan Calzada kaleko 63 zenbakiaren artean, Gurutze Gorriaren egoitzaraino.

Honekin, irisgarritasuna helburu udalerria eratzeko egitasmo orokorrari jarraipena eman gura zaio eta ibiltariari leku gehiago eta lehentasuna eskaini. Obra horretarako 360.000 euro burutuko dira, kaleko alde bateko espaloia lau metroraino zabaldu eta beste aldekoa hiru metroraino.

Lan horrekin batera, egoera txarrean dauden arbolak aldatzea aurreikusi da. Zehatzago, gaur egun dauden zumarrak kendu eta arteak jarri.