Albisteak

 

Segundo Olaeta musika eskolak hiru ikastaro monografiko antolatu ditu urtarriletik ekainera bitartean. Hauek dira ikastaroak: ahots teknika, jazz-a eta musikarekiko lehen urratsak ematea. Matrikula egin daiteke dagoeneko.

Lehen ikastaroa barikuetan emango da, iluntzeko 20:00etatik 21:00etara. Hartzaileak, batik bat, pop eta rock
taldeak lirateke. Jazz-a eta musika modernoa maite dutenentzako, Fito y Los Fitipaldis taldeko saxofoi joleak, Javi Alzolak, tailerra emango du bi disziplina horietan eta haizezko instrumentu jotzaileak izan daitezke hartzaileak. Musikarako lehen urratsak ematea ikastaroa, aldiz, hiru urteko umeei zuzenduta dago. Martitzenetan emango da, arratsaldeko 16:45etik aurrera.

Ikastaro hauetan izena emateko interesa dutenek musika eskolako telefonora deitu dezakete: 946270214.