Albisteak

 

Zallo hilerriko maldan beste biztanle ospetsu bat izango da. Senegaleko Baobab deritzon arbola sakratua; Modou Seve afrikarrak Jose Maria Gorroño Alkateak eskatu eta hazia ekarri zuen arbola hau landatzeko. Hango herritarrek “botila arbola” edo “tximino ogia” deitura ematen diote. Hazia ekarri eta beste biztanle batek, Jose Maria Elordui haginlariak, hartu zuen landarea jagoteko lana lau urtez.

Adansonia izen zientifikoa duen arbola hau Senegaleko Errepublikako ezkutuan agertzen da. Gainera, Baobab arbola multzo bat dagoen tokian kokatzen da aldea zahar bat, non Afrikako herrialdeetako ordezkariak biltzen diren erabaki garrantzitsuak hartzeko. Ezagun da arbola hori erresistentziaren, tolerantziaren, gizarte bizitzaren eta bizitza luzearen ikur modura, baita gaitasun magikoak dituelako ere.

Madagaskar, Australia eta Afrika kontinentalean hazten da; enbor ugarikoa da, botila itxurakoa eta irregularra, marapiloz betea. Altuera izan dezake 5 m. eta 30 m. artekoa eta enborraren diametroa 11 m-tik gorakoa izaten da. Botila itxura hartzen du heldutasunean, berrehun urtetik gorakoan. Are lurrean baldintza egokietan, klima epelean eta euri jasak 300-500 mm-koak diren lekuetan iraun dezake 800 edo 1000 urte izan arte. Diote badaudela 4.000 urte izan dituztenak ere.