Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak udalerrian energia aurrezteko estrategiei ekiten die, hirigunean argiteria publikoa berrituta.

Dagoeneko bukatuta dagoen jardun honek izan duen helburu nagusia izan da, argiteria publikoari ahalik eta etekin handiena ateratzeko programa ezartzea. Hala ere, azken urteetan, argiteriak lortutako kalitate maila mantendu egingo da eta, kalitateak behera egin gabe, ingurumenerako hobekuntzak ekarriko ditu. Izan ere, 125 luminaria ordezkatu dira LED bloke optikoak jartzeko, askoz efizienteagoak direlako. Aldaketa ondorengo kaleetan gauzatu da: Andra Mari, Ocho de Enero, San Roke, Domingo Bernaola, Barrenkale Barrena, Fernardo Abaunza, Pedro Aboitiz, San Juan, Artekale eta Don Tello.

Neurri honekin Udalak klima-aldaketaren gaineko kezka duela adierazi gura du. Horrez gain, argiaren kontsumoa eta potentzia ere aurreztuko ditu eta horrek ingurumenaren aldeko neurriak ere ekarriko ditu.

Argitasun handiagoa egongo da
Aldez aurretik egon den argiteriaren aldean, berritutakoek argitasun handiagoa emango dute, ez dutelako argia gorantz bideratzen eta, honekin batera, argi-kutsadura ere ekidin egingo da. Argiaren uniformetasuna eta kalitatea ere hobetuko dira, argi beroa ematen dutelako eta gizakion begietara hobeto egokitzen delako.