Albisteak

 

Aurten abeltzain gehienak bizkaitarrak izango dira Gernika-Lumon Urriko Lehen Asteleheneko ganadu azokaren barruan -urtero lez- egitekoa dan "Piriniotar Abelburuen Euskadiko XXXI. Txapelketan". Santa Anako aparkalekuan ipiniko dabezan 124 abelburuak kategoria ezberdinetan sailkatuko dabez, adina eta sexuaren arabera eta umea egin duten ala ez kontuan hartuta.

Hala ba, bi egun horreetan lehen sektoreko erreferentzia-gune eta piriniotar arrazaren erakustoki bihurtuko da gure herria. Izan be, haragitarako abelgorriek gero eta pisu handiagoa hartu dabe euskal nekazaritza-ustiategietan, esne-behien kalterako. Txapelketan, guztira, 27 abeltzainek parte hartuko dabe: hamalau bizkaitar, zazpi gipuzkoar eta sei nafar. Eta egitaraua domekan hasiko da: orduan aditu bik baloratuko dabez abelburuen ezaugarri morfologikoak eta bestelakoak eta hiru ale onenak aukeratuko dabez txapelketaren bederatzi sailetako bakoitzean.

Astelehenean txapelketako arduradunek aurrez sailkatutako horren artean aukeratuko dituztee behi eta zezen onenak, intseminazioko emerik onena eta ganadutegi onena.

Baina horretaz aparte, egongo da kalitate labeldun piriniotar okela dastatzeko aukera be bi egunotan. «Domekan sei aurrealde erreko ditue han bertan, eta astelehenean 2.500 txahal-saiheski errazino banatuko dira», jakinarazo dau Iñaki Gorroño Azoka eta Merkatuen zinegotziak. Eta sagardoa, txakolina, ogia, euskal pastela, gaztaia eta etxean egindako beste hainbat produktu salgai egongo dira abere-erakusketea hartuko dauen karpa inguruko 30 postuetan.